XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LIBURUAK.

CUESTIONES DE HOY Y DE SIEMPRE, Cesar VACA, Studium, Madrid, 1963.

Lendik ere ezaguna zaigu C. Vaca.

Liburu onetan, Religión y Cultura aldizkarian argitaratutako idaztiak bildu ditu.

Gaur eguneko gai ugari eta era askotakoak dira beraz: zuzentasuna, askatasuna, e. a.

Batzar Nagusiari ere eldu dio bere barne-indarrak aztertuz.

Egilleak berak, ludian zear ikusi ditun errialdetaz ere itzegiten digu, ango goraberak argitaratuz.

Eta bukatzeko, zinema eta antzerki batzutaz bere iritzia agertzen du.

Itz batean esateko: iñungo goraberak xeeki sakontzen ditu.

EVOLUCION Y BIBLIA, Haag, Haas eta Hûrzeler (144 or), HERDER, 1965.

Bizitza ta gizonarekiko jakintzan, azken urte auetan egin dituzten aurrerapenak eta aldakuntza teoria alde batetik; eta Idazti deunak gizonataz dasaigutena bestetik aurkezten dituzte liburu onetan bere iru Egilleak.

Aurkezte ontan ageri nai digutena auxe da:
- Idazti Deuna eta jakintza ez dabiltzala elkarren aurka; bestealde, elkarren osagarri gertatzen dirala bai bata eta bai bestea ulertzen jakin ezkero.

- Eta nola elkartze ontatik Gizona eta bere aunditasuna Jaungoikoaren besteegiteen artean nabarmenago eta argiago agertzen dan.

Idazkera xamurra eta argian argitaratua dago.

ORACION Y VIDA, Monleón (300 or), HERDER, 1965.

Gai bezela otoitza artu dulako, bear bada pentsatuko degu: Zer esango digu onek otoitzetaz orain arte esan ez danik?.

Ala ere oartu bear gera, naiz gai berdiña izan, era askotara erabilli ditekela; ta gañera gauz bera beste bide batetik zuzendu ditekela, guztiok erraxago ulertu ta bizitzeko.

Idazti onen elburu bakarra auxe da: Otoitza zer dan ta nola egin bear dan jakin nai dutenai, bere barne-josgera aztertzen lagundu.

Batez ere ezkonduentzat aukerakoa.